top of page

- HURRENGO SAIOA -

MAIATZAREN 25ean

09:00-13:00 UDALETXE ZAHARREAN

ARETXABALETAKO EMAKUMEEN AHALDUNTZERAKO TXOKO FEMINISTA SORTZEKO PROZESUA

TRIL PROZESUA

2015ean Erdu emakume elkarteak deituta 80 emakume elkartu ziren Arkupe kulturgunean Aretxabaletarako emakumeentzako Txoko Feminista bat proposatzeko. Proposamenari erantzuteko ordua da.

​

Oraingoan Udalak proiektua bultzatu nahi du gunea ireki arte. Horregatik, gardentasunez txokoa ireki bitarteko pausoak herriko emakume eta feministekin batera eskuz esku eman nahi ditugu.

​

Emakume elkarteen eskaerari erantzuteko asmoz 4 lan-saio egin nahi dira otsailetik ekainera bitarte. Lehen fasea izatea aurreikusten da. Bertan, “Emakumeen ahalduntzerako txoko feminista” zer den, zertarako nahi dugun, nolakoa izango den eta nola antolatuko litzatekeen eztabaidatuko dugu. Lehen pauso hau, ordea, ez da azkena izango.

1. FASEA

talde sustatzailea sortu eta egitasmoa definitzeko fasea

4 lan-saio

11 hausnarketa

gozamena

1. saioa:

Emakumeen ahalduntzerako txoko feminista bat Aretxabaletan?

OTSAILAREN 24ean

2. saioa:

Txokoa nolakoa eta zertarako behar dugu?



APIRILAREN 13an

3. saioa:

Txokoaren antolaketa eta kudeaketa nola egin?

APIRILAREN 27an

4. saioa:

Lau paretetan kokatu proiektua



MAIATZAREN 25ean

bottom of page